PROBIDENTZIA EGUNA



Ikastetxeak hartu duen konpromisoa hemen eta han gauzatzen da Eibarren, Trujillon (Peru), Piscon (Peru) eta....


Aurten ALDATZEN gaudenok HUTHUTekin (INDIA) elkarlanean hasiko gara. 

Herri honetan dagoen ikastetxeak (Probidentzia Andra Mariaren kongregazioak zuzentzen duena) gero eta ikasle gehiago ditu urtero, biztanleria goruntz egiten ari da nabarmen eta.

Orain dela bi urte Sister Gracy bisitan etorri zitzaigun eta batzuk aukera izan genuen Indiako hezkuntzaren ezaugarri batzuk eta egoera zuzenean bere ahotik ezagutzeko. 

Lan  gogorra egin dute azken urtetan ikastetxea martxan jartzeko herri horretan. Gazte asko daude eta leku gehiago behar dute, nesken beharrei erantzuteko bereziki. 

Pasa den udan, heltzen diren ikasle berri guztien beharrei aurre egiteko laguntza bila daudela azaldu ziguten. ikasturte honetan beraiekin kooperatzen hasiko garela erabaki dugu, han ere hezkuntza bultzatzeko, guztion eskubidea delakoan gaudelako. 

Argazkiak

Egun horretan hamaiketako beldurgarria ez genuen galdu. Baita tonbolako sariak, dantza alaiak eta ileapaindegiko "txoriak" ere,  ohikoa den bezala.




Harrigarria nolako igoera egin duten ateak zabaldutakoan!