1 DBH-ko ikasleak Arratera!
Pasaden
irailak 29an,goizeko 10:00etan, Urkizu parkean elkartu ginen Arratera igotzeko.
Ordu erdi pasa eta gero parke batera iritsi ginen eta mahai batzuetan,
guztiok batera, hamaiketakoa jan genuen.
Hamaiketakoa jan ondoren, Inma andereñoarekin bideoak egin genituen
Aldatzeko abestiarentzat.
Bazkaldu
eta gero, denbora
librean, soka bat aurkitu genuen zuhaitz batetik zintzilik eta sokarekin
jolastu genuen. Beste batzuk futbolean jolasten aritu ziren eta besteok lasterketak,
pinoa eta
txiribueltak egin genituen. Perretxikoak ere bilatzera joan ginen, asko
aurkitu genituen baina ez ziren jatekoak.
15:30ak inguru denok poliki-poliki beherantz joaten hasi ginen. Pena
handia eman zigun baina jaitsieran oso ondo pasatu genuen barre egiten eta
jolasten.
Hurrengo urtean berriro joango gara eta oso ondo pasatuko dugu!