miércoles, 27 de abril de 2016

A ze paria, Zahorreko txokolate gozoa eta Gomiztegiko gazta gazia

DBH 1. mailako ikasleak  martxoaren 15ean txango bat egin genuen. Lehendabizi, Oñatira abiatu ginen autobusez Zahor txokolategia ezagutzera. Bertan, txokolatearen ekoizpena, lehengaiak nondik ekartzen dituzten, kakaoa non hazten den eta nola biltzen den azaldu ziguten. Azalpena entzuten geunden bitartean, txokolatea  probatzeko aukera izan genuen.  Ondoren,  nahi beste txokolate erosi ahal izan genuen, eta zer nolako txokolatea, ikaragarri zegoen!

Gero, Arantzazurantz abiatu ginen, hain zuzen ere, Gomiztegi Artzain Eskolara. Bertan, artzainen lana zertan datzan ezagutu genuen, ardi latxen artaldea ikusi eta gazta egiteko prozesua erakutsi ziguten filme labur baten bidez. Amaitzeko, bertan egindako gazta probatzeko aukera izan genuen. Hura bai gazta gozoa! Batzuek, zatitxoren bat eramateko aukera aprobetxatu zuten, etxekoek ere dasta dezaten. 


                                                                                                                             KOMUNIKATALDE