viernes, 19 de abril de 2019

KLIKA KORRIKA!!!! 2019

Animatzen al zarete gurekin jolastera???


DBH 1eko ikasleak hainbat mezu idatzi dituzte euskara eta korrikaren inguruan, baina hauek irakurri  nahi badituzue, QR kodeak herriko zein txokotan ezkutatu dituzten asmatu beharko duzue. 


Horretarako,  ondoren dituzuen tokien deskribapenak irakurri eta asmatu zein den tokia, bertara joan eta mugikorrarekin QR kodea eskaneatzen baduzue mezua irakurtzea izango duzue.


MEZU SEKRETUAK
Non dago herriko txoko hau?

Oso handia da eta klase asko ditu. Bertara, pertsona asko joaten dira, gehienak umeak.
Toki horren izena, “Peru Abarka” idatzi zuen idazlearena da.
Sei pisu inguru ditu eta Ipurua inguruan dago. Kanpoko pareten kolorea  urdina eta horia da.

AUSAR ZAITEZTE GURE QR KODEA BILATZERA!!!

MEZU SEKRETUAK
Non dago herriko txoko hau?
  Erromatarren eraikin baten izena du. Ondoan obretan daude. Jendeak bertara ikuskizunak, antzerkiak, jaialdiak... ikustera joan ohi da.  
Hau eraikinaren albo batean dago

AUSAR ZAITEZTE GURE QR KODEABILATZERA !!!

MEZU SEKRETUAK
Non dago herriko txoko hau?
  Ermuko auzo batean dago. Bere izena “gallo” hitzarekin errimatzen du. Parke estali bat dago aurrean; eta Ninjutsuko erakusketak egiten dituzte han. Txoko horren erdian bentilazio bat dago eta batzuetan handik airea ateratzen da.

AUSAR ZAITEZTE GURE QR KODEABILATZERA !!!


MEZU SEKRETUAK
Non dago herriko txoko hau?
Eibarko plaza nagusian dago, bertan eserleku ugari aurki ditzakegu. Toki honen azpian estolda luze eta handia dago. Atzealdean, eskailera mekanikoak eta erretiratuen lekua bereiz daitezke.  Inguruko zorua urdin argixka da, zuhaitz handiz inguratua. Txoriak eta usoak bereizgarriak dira alde honetan, bizia eta poza emanez.

AUSAR ZAITEZTE GURE QR KODEABILATZERA !!!


MEZU SEKRETUAK
Non dago herriko txoko hau?
ERMUA
Herriko kiroldegi nagusia da. Bi futbol zelai ditu, eskubaloiko kantxa bat eta atletismoko pista.
Aurrealdean basoa eta aparkalekua daude.Aparkalekuaren ondoan gimnasia egiteko leku bat dago.Baina parean bi ikastola ditu.
Ondoan lanak egiten ari dira, eta alboan , skatepark-a dago. Eta herriko leku altuena da, han entrenatzen dute herriko futbol talde guztiak.

AUSAR ZAITEZTE GURE QR KODEABILATZERA !!!


MEZU SEKRETUAK
Non dago herriko txoko hau?
         Trenbideko zubi baten azpian dago. QR kodea igotzeko eta jaisteko erabiltzen den tresna
 baten ondoan dago. Eta iragarki askoren inguruan dago.
            
           AUSAR ZAITEZTE GURE QR KODEA BILATZERA!!!
                       


MEZU SEKRETUAK
Non dago herriko txoko hau?
Urkizu alboan dago eta zubi baten azpian dago. Zubi horretan marrazki handiak daude.

Ausar zaitezte gure QR kodea bilatzera!!


MEZU SEKRETUAK
Non dago herriko txoko hau?

Herriko leku honetan, SUPERMERKATU bat dago
eta jende asko joaten da.Kale luze baten ondoan dago.

AUSAR ZAITEZTE GURE QR KODEA BILATZERA !!!

MEZU SEKRETUAK
Non dago herriko txoko hau?
Ermuko errotabarri kalean kokatuta  dago .
Han denda asko daude :Haginlaria,  gozoki denda …
Correos eta “30 minutuaren” atzealdean dago.
Eta metro gutxira trenaren geltokia dago.

AUSAR ZAITEZTE GURE QR KODEA BILATZERA !!!


MEZU SEKRETUAK
Non dago herriko txoko hau?
Gose zara?Haragia gustatzen zaizu?Etorri zaitez Eibarko harategi “hoberenera”
Toki honen sarrera egurrezkoa eta kristalezkoa da, eta sartzeko aldapa txiki bat igo behar duzu.
Bidebarrieta eta San Agustin kaleen artean dago.

AUSAR ZAITEZTE GURE QR KODEA BILATZERA!!!

MEZU SEKRETUAK
Non dago herriko txoko hau?
Esku- aztarnez eta izenez inguratuta dagoen leku bat da, pixka bat aurrerago pakin bat dago eta
goialdean barrakak jartzen dituzte Gabonetan eta uda guztietan . Untzagaren alboan eta aldapa batean dago.

AUSAR ZAITEZTE GURE QR KODEA BILATZERA!!!